Gaur egun sarri askotan aipatzen da desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzea (empowerment, hau da, “ahala ematea”). Termino hori hitz bat baino gehiago kontzeptualizazio bat da, prozesu bezala defini dezakegu, zeinaren bidez sozioekonomikoki egoera ahulean dagoen pertsona talde bat aztertzen den eta beharrak detektatzen zaizkion, autonomia handiagoa lortu ahal izateko tresnez hornitze aldera eta horrela egoeraren ahula iraul dezan.
Prozesu hori amaitu gabe geratzen da ez badu “ahalduntze kulturala” barne hartzen, hau da, kultura arauak zehazten parte hartzea, ordena sinbolikoan eragina izatea, kultura propio bat mantendu edo garatzea, ondare kulturala jaso ahal izatea… Ahalduntze prozesu honek herritartasun bete-betea indartzen du, desgaitasuna duten pertsonen taldearen eskubide intrintsekoak aitortuz eta bermatuz.
Gure proiektuak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Obra Social la Caixa fundazioak INNOVASOCIAL programaren bitartez lagunduta, beste gizarte antolakunde batzuen partaidetzaz, eduki kultural irisgarriak eta horiei eutsiko dieten teknologiak sortu nahi ditu, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentro bat martxan jartzeko eta kudeatzeko. Gure proiektuak erreferentziako eredua zehaztea eskatzen du, eta Bideko beste hiri eta eskualde batzuetara pasatu ahal izango den eta han errepikatu ahal izango den metodologia bat taxutzea.
Teknologia interaktibo eta multimediak erabiliz, desgaitasuna duten pertsonen eskueran jarriko dira Donejakuera bideko kultura, historia, ertia, ondarea, tradizioak eta ohiturak, eta lurraldearen berezitasunak eta balioak erakutsiko dira, hala nola, gastronomia, ingurune naturala edo folklorea.
Gure proiektuaren alderdi berritzaileak oinarri hauek dituzte:
- Gobernantza plurala: sektore sozialaren, administrazio publikoen eta kultura erakundeen partaidetza proiektuaren kudeaketan eta garapenean, sinergiak eta topaguneak sortuz desgaitasuna duten pertsonen eta Nafarroako kultura eta ondarean adituak diren profesionalen artean.
- Teknologia eta eduki kultural irisgarriak diseinatu eta garatzea, parte hartzeko metodologiak erabiliz, Bideko beste eskualde batzuek eta beste interpretazio zentro batzuek errepikatu ahal izango duten jokaera ona izango baita. Tartean diren eragileek zehaztuko dute eta desgaitasuna duten pertsonek probatu eta balioztatuko dute.
- Diseinu unibertsalaren paradigma aplikatzea kultura eta ondare produktu eta inguruneen garapenean, ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal ditzaten berdintasunean.