Zuzendaritza Teknikoa eta patronatua
Mª José Beriain Apesteguía
Presidentea
Nutrizio eta Bromatologia Arloko unibertsitate-katedraduna. Farmazian lizentziaduna eta doktorea Nafarroako Unibertsitatean. Zenbait irakasgai irakatsi ditu janarien zientzia eta teknologiaren eremuan Nafarroako Unibertsitate Publikora 1990ean heldu zenez gero.
Haragiaren kalitate eta teknologiaren ildotik dabil bere ikerketa lana, bereziki propietate osasungarriak dituzten produktu berriak diseinatu eta garatzera bideratuta. Bere ikerketak eskualde, nazio eta Europa mailako berrogeita hamar proiektutik gora hartzen ditu, finantzaketa publikoarekin eta haragi industrienarekin ere bai, produktuen kalitatea hobetzeko elkarlan estua baitauka haiekin. Argitaratuak ditu 80 argitalpen zientifiko-tekniko baino gehiago, liburuetako bi dozena kapitulu eta ehun komunikaziotik gora kongresu nazional eta nazioartekoetan. Hamabosten bat doktore tesiren zuzendaria izan da. SCIren aldizkarietan ebaluatzaile zientifikoa da. American Society of Animal Science elkarteko kidea da. Haragiaren eta haragikien kalitateari buruzko hogeiren bat ikastaro, mintegi eta hitzaldi eman ditu.
OTRI Nafarroako Ikerketa Emaitzen Transferentzia Bulegoaren zuzendaria izan zen bost urtez (1999-2004). IPPA Graduaren Batzorde Akademikoko kidea da, eta Nekazaritza Elikadura doktore programakoa.
NUPeko IS-FOOD Nekazaritzako Elikadura Katearen Berrikuntza eta Iraunkortasun Institutuaren zuzendaria; Institutuak elikagai seguru, iraunkor eta osasungarriak ekoitzi, berritu eta bultzatzea bilatzen du.
Myriam Flores Quesada
Zuzendaritza Teknikoa
Gizarte Lanean diplomaduna Deustuko Unibertsitatean eta Antropologia Soziokulturalean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Graduondokoa Gizarteratze eta Lan-munduratze Agenteetan. Masterra Familia, Herritar eta Merkataritza Bitartekaritzan. Masterra Ikerketa Antropologiko Aplikatuan.Esperientzia zabala du bai gizarte sektoreko zenbait erakundetan, non zuzendaritzako zereginak nahiz desabantaila sozialeko egoeran dauden taldeetan esku-hartzeak egin dituen (desgaitasunak dituzten pertsonak eta etorkinak, bereziki), bai zerbitzuak eta programak diseinatzen eta memoria eta txosten teknikoak lantzen. Irakaskuntzan ere esperientzia luzea du zenbait heziketa espezialitatetan: komunitateen dinamizazioa, proiektu sozialen garapena, esku-hartze soziala…
Zenbait ikerketa lanetan hartu du parte, desgaitasunaren eta migrazioen eremuan.
Patricia López Equiza
Presidenteordea
Lehendakariordea.Soziologoa. Graduondokoa eta Masterra: giza Baliabideak, Kalitatearen Kudeaketa eta Gizarte Zerbitzuen Plangintza.Duela 10 urte baino gehiagotik, hainbat enpresa-elkartetan zuzendaritza-postuak betetzen ari da: 2007tik, ANEC Nafarroako Aholkularitza Enpresen Elkarteko kudeatzaile gisa; 2017tik 2020ra, ADEMAN Nafarroako Zuraren Enpresarien Elkarteko kudeatzaile gisa, eta, gaur egun, Nafarroako ETE metal elkarteko Berrikuntza eta Proiektuen zuzendaria da. Lanpostu horien aurretik, aholkularitza-lanetan aritu da gizarte-, enpresa- eta enplegu-arloko hainbat proiekturen kudeaketan, bai eskualde-mailan, bai nazioarte-mailan.Aditua arlo hauetan: lidergoa eta estrategia, komunikazioa eta marketina, proiektuen kudeaketa, nazioartekotzea, merkataritza eta enpresen dinamizazioa.
Kattalin Ibañez Bastarrika
Idazkaria
Gizarte Lanean eta Gizarte Graduan diplomaduna. Graduondokoa Irabazi Asmorik gabeko Erakundeen Kudeaketan eta Aukera Berdintasuneko agentea. Ç
Bere bizialdi profesional luzean aukera izan du programa aitzindariak eta erreferentzia nazionala izan direnak abiarazten parte hartzeko, etxeko arretako gizarte zerbitzuen arloan, gizarte integrazioko etxebizitzen arloan, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretan eta abar.
Zuzendaritzako zenbait postu bete ditu gizarte zerbitzuen eta enpleguaren arloetan, eta horietan bere ardurak gizarte baliabideen kudeaketa arloa, antolakuntzaren plangintza eta lan jardueraren sustapena izan dira: enpresetan, sindikatuetan eta abar.
Era berean, Europako proiektuak, ikerketa eta plan estrategikoak eta ekintza plan publikoak egin ditu eta/edo horietan parte hartu du.
Joaquín Arbeloa Álvarez
Kideak
Zuzenbidean lizentziatua, Internacional Management masterra, Nazioarteko Merkataritzako Zuzendaritza masterra eta Bankuen zuzendaritzan eta finantza arloan espezialista da.
35 urtetik gorako esperientzia du zuzendaritzako hainbat arlotan, eta, besteak beste, honako hauek nabarmendu behar dira: finantza-arloan ardura desberdinak dituen zuzendari gisa egindako lana, kirol-klub ospetsu bateko kudeatzaile gisa, administrazio-kontseiluetako kide gisa eta finantzetako irakasle gisa egindako lana. Arlo horietan, hainbat plan estrategiko eta pertsona-politika lantzeko aukera izan du, bai eta talde komertzialen garapen eta optimizazioan eta fusio eta eraldaketa kulturaleko hainbat prozesutan ere.
Euskal pilotaren modalitateko goi-mailako kirolaria, La Caixa Fundazioaren Incorpora proiektuaren borondatezko tutorea izan da ere bai, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen autoenpleguan laguntzeko.
Luis Ciriza Ariztegui
Kideak
Zuzenbidean lizentziaduna. Osasun Zerbitzuen Zuzendaritzan Masterra eta MBA. Pertsona Zuzendaritzan graduondokoa.
Zuzendaritzako zenbait postu izan ditu osasun, gizarte zerbitzu eta enplegu arloetan, eta giza baliabideen, antolakunde plangintzaren eta enpresa-jarduera sustatzearen arloez arduratu izan da postu horietan. Halaber, hogei bat urte baino gehiago darama irakaskuntza lanetan, Lan Zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzakoaren irakasle, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Gizarte eta Lan Politiken irakasle, Univ. Oberta de Catalunya unibertsitatean, eta praktiketan laguntzeko irakasle, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Ikerketa eta plan estrategiko eta ekintza plan publiko asko zuzendu eta egin ditu edo parte hartu. 2007az gero enpresei aholkularitza ematen die gai estrategikoetan, antolakuntzaren gainean eta pertsonei buruz.