Fundazioaren ekintzak eta helburuak

FUNDAZIOAREN HELBURUAK

Bere estatutuen arabera, KOINE AEQUALITAS Fundazioaren helburuak hauek dira:

  1. Gizarte garapen iraunkorra bultzatzea.
  2. Gizarte ekintzaren arloan berrikuntza zientifikoa eta teknikoa sustatzea.
  3. Gizarte integrazio eta kohesiorako egiturak eta horietan eragiten duten inguruabar ekonomikoak, sozialak, produktiboak, demografikoak eta abar aztertu, ikertu eta analizatzea.
  4. Garapen bidean dauden herrialdeen bizitza kalitatea eta ongizate mailak igotzen laguntzen duten lankidetza ekintzak egitea.
  5. Gizarte-bereizkeria edo -bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona eta taldeen bizitza kalitatea, aukera berdintasuna eta herritartasun aktiboa bultzatzea. Horrela, horien artean, desgaitasuna duten pertsonak, mendekotasun egoeran daudenak, adineko pertsonak, generoa jasaten dutenak, immigrazio egoeran dauden pertsonak, buruko gaixotasuna dutenak, haurrak, gazteak, familiak. Halaber, edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialegatik (jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia…) gizarte-bereizkeria edo -bazterkeria egoeran edo arriskuan dagoen beste edozein talde.
  6. Gizarte-bereizkeria edo -bazterkeria egoeran dauden talde horien bizitza kalitatea, aukera berdintasuna eta herritartasun aktiboa bultzatzen laguntzen duten ikerkuntza jarduerak garatzea.
  7. Desgaitasuna duten pertsonen lanbide heziketa, lan munduratzea eta lanpostu sortzea, hori lortzeko informazio eta orientazio profesionaleko ekintzak eginaz, laguntasuna eta lanekoak ez diren praktikak emanaz, motibazioa, aholkularitza eta jarraipen pertsonalizatua eskainiaz, lan bitartekaritzaren bidez, lan merkatuaren prospekzioaren bitartez, enpresen berregituratze prozesuetan murgilduta dauden soberako langileei lanpostu berri bat bilatuaz eta langileen hautaketaz, haientzako lanpostuak sortu ahal izateko eta, azkenik, haiek lan merkatuan txertatzeko.

FUNDAZIOAREN EKINTAK

Bere estatutuen arabera, Fundazioak bere helburuak betetzeko egin ditzakeen ekintzak hauek dira:

KOINE AEQUALITAS Fundazioak askatasuna du bere jarduera, Patronatuaren iritziz, fundazioaren helburuak lortzeko egokienak diren ekintzen bidez gauzatzeko, beti helburu horien ildotik, eta besteak beste ekintza hauek egingo ditu:

  1. Eremu geografiko eta sozial bakoitzean dauden arazoen diagnostikoa.
  2. Interes orokorra gogobetetzera zuzenduta dauden zerbitzuetan kalitatea hobetzeko programak landu eta garatzea.
  3. Egoera bereziki ahulean dauden gizarte taldeak hobetu eta bultzatzera bideratutako baliabideak ikertu eta garatzea.
  4. Errealitate sozialaren gainean esku hartzeko eta garapena, integrazioa, kohesioa eta gizarte ongizatea sustatzeko programak, ekipamenduak, zerbitzuak eta baliabideak diseinatu eta kudeatzea.
  5. Administrazioei eta gizarte-eragileei aholku ematea gizarte ekintzaren arloko jomugak, helburuak, estrategiak eta tresnak ezartzerakoan.
  6. Errealitate sozialen gainean esku hartzeko ardura duten profesionalen prestakuntza, bultzada, laguntza osoa eta aholkularitza.
  7. Interes sozialeko gaietan irakaskuntza, ikaskuntza eta ikerkuntza lana bultzatzea eta horren zabalkundea egitea.
  8. Behartsu egoerez edo menpekotasun fisiko, psikiko, ekonomiko eta sozialeko egoerez gizartea kontzientziatzea, egoera okerrenean dauden pertsonen integrazio osoaren eta arreta hobea ematearen aldeko iritzi joera bat sortzearren.
  9. Egoera bereziki okerrean dauden pertsonak garatu eta gizarteratzearren, lanpostuak sortzeko gizarteratze enpresen eraketa bultzatzea eta/edo horretan parte hartzea.
  10. Oro har, oinarrizko arau nazional eta europarretan jasotako gizarte politika gobernatzen duten printzipioetan sakontzeko, horiek bultzatzeko eta babesteko egoki irizten diren beste ekintza oro.