Ikerketak eta Azterlanak
Gure fundazioaren helburuak lortzeko, Koine Aequalitasen hainbat gairi buruzko azterlanak eta ikerketak egiten ari ditugu maiz.
Horretarako, baliabide espezifikoak jartzen ditugu, hainbat deialditan parte hartzen dugu, bai eskualde mailan, bai estatu mailan, bai nazioartean, eta zenbait lan-sare espezializaturekin lankidetzan aritzen gara
GIZARTE-ERAKUNDEAK ELKARTZEKO ETA AHALDUNTZEKO FOROA
Ekimen honen helburua da asoziazionismoa eta gizarte-kohesioa indartzea, gizarte-erakundeetan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten pertsonei lagunduz, kudeaketa eta gizarte-partaidetza hobetzea bultzatuz eta haien arteko lankidetza-sareak sustatuz. Topaketa-foroak, etengabeko prestakuntzako ekintzak, gizarte-aholkularitzako ekintzak eta ezagutzak transferitzeko ekintzak jarri dira martxan.
BIZI-KALITATEA HOBETZEKO TEKNOLOGIA BERRITZAILEEN KLUSTERRA
Hasieratik klusterraren sorreran parte hartu genuen, mota askotako erakundeekin batera, hala nola ADACEN, ASPACE, CLINICA PADRE MENNI, MUTUA NAVARRA, Nafarroako Unibertsitate Publikoa-NUP eta NAVARRABIOMED. Gainera, ALDAKIN, MOVALSYS, OSF, PHARMAMODELLING eta TESICNOR enpresek ere parte hartu dute.
Beste helburu batzuen artean, administrazio publikoek zahartzearen, desgaitasunaren eta bizi-kalitatearen aurkako prebentzio- eta arreta-ereduak erraztea eta haien babesa bilatzea du helburu, berrikuntza eta teknologia txertatzeko eta gizarte-eragina sortzeko
.
NAFARROAKO EMAKUME AUTONOMOEN BEHARREN DIAGNOSTIKOA FAMILIA, LANA ETA NORBERAREN BIZITZA UZTARTZEAREN ARLOAN
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutako azterlanaren helburua izan zen Nafarroan autonomoen araubidean lan egiten duten emakumeen beharretara hurbiltzea, norberaren bizitza, familia eta lana bateratzeko beharrizanei eraginkortasunez, efizientziaz eta egokiro erantzungo dieten baliabideak eta laguntzak ezarri eta planifikatzeko, lan autonomoaren esparruan genero-berdintasuna sustatuz.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADINEKOEN ETEN DIGITALAREN DIAGNOSTIKOA
Nafarroako Gobernuak, Errealitate Sozialaren Behatokiaren bidez, “Nafarroako Foru Komunitateko adineko pertsonen eten digitalari” buruzko azterlana egin zuen, Koine Aequalitas Fundazioaren laguntza teknikoarekin. Gure inguruko eraldaketa digitalaren ondorioz, 70 urtetik gorako pertsonek dituzten zailtasunetara hurbilzea, eta administrazioak oztopo horiek gainditzeko egin ditzakeen ekintzak detektatzea izan zen azterlan honen helburua.
MILAGROSAKO ERRUMANIAKO IJITOEN DIAGNOSTIKO SOZIALAREN PROPOSAMENA
Koine Aequalitas Fundazioaren laguntza teknikoarekin, Iruñeko Udalak diagnostiko sozial bat egin du Milagrosa auzoko ijito-errumaniar komunitatearen egoerari buruz, gainera gizarte aktoreen mapa egin du. Proiektu honekin, ijito etniako errumariar populazioaren irudi erreal bat lortu zen (bere bizi baldintzak, beharrak, kultur jarraibideak, etab…), bai eta Milagrosako kolektiboarekiko kulturen arteko bizikidetza-egoeraren eta bertan dauden gizarte-eragileen irudia ere.
GENERO INDARKERIAREN TRATAERA OSASUNBIDEA NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUAN
2018 urtean, KOINE AEQUALITAS Fundazioa elkarlanean ari da ikerketa honetan. Nafarroako Osasun Zerbitzuak komisionatu du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak parte hartzen du; helburua, berriz, Nafarroan eskuragarri dauden zerbitzu eta baliabide soziosanitarioak aztertzea da, ondoren genero indarkeria detektatu eta tratatzeko, inplikatuta dauden eragile guztien (Osasunbideko profesional soziosanitarioak eta Osasunbideaz kanpoko profesionalak) eta, baliabide horien onuradunak eta azken hartzaileak direnez, bizirik atera diren emakumeen pertzepzioa eta esperientzia kontuan hartuz Azkenik, tresna proposamenak (protokoloak), metodologiak (kodeketa espresak) eta baliabideak (adierazle errepikakorrak) landu nahi ditu, bahetzeari eta artatzeari buruzko jarduera mailak hobetzeko, maila nazionalean eta nazioartekoan genero indarkeriaren arloan dauden jokaera onetatik eta aurretiazko analisitik abiatuta.
IKASKETEN ATALA
NAFARROAKO HERRITARREN ERANTZUNA COVID-19 GARAIAN.ELKARTASUN SAREAK
UNED- Caja Navarra Fundazioa eta “la Caixa” gizarte-ekintzaren ikerketa deialdiaren bidez finantzatu da
Ikerketa hau martxoan hasi zen eta konfinamendu aldi osoan zehar iraun zuen. Nafarroako herritarrek gizarte gisa bizi genuen uneari emandako erantzunaren behaketaren eta azterketaren emaitza da.
Alde batetik, Nafarroako gizartea une historiko honetan ekartzen ari zen guztiaren balioa azpimarratu nahi genuen, bai herritarrak, bai elkarte, entitate eta enpresek. Bestalde, sakon aztertu dira haren intentsitatea neurtzeko garatutako ekimenak, biztanleriak egokitzeko eta berritzeko duen arintasuna eta tokikoak globalaren aurrean erantzuteko duen gaitasuna. Gainera, elkartasun-sare horiek ekarri duten inbertsio ekonomikoaren, denboraren eta ahaleginaren itzulkin soziala kalkulatu da, eta Nafarroako eta Estatuko diru-kutxei aurreztu diena baita ere.
Gainera, proiektuaren beste zati garrantzitsu bat herritarren erantzunari esker lortutako ikaskuntzak nabarmentzea izan da, gizarte zibilari eusteko ezagutzak eta estrategiak partekatzearen aldera.
200 ekimen baino gehiago aztertu dira, eta 4.000 boluntariotik gora eta 360 erakunde baino gehiago hauteman dira. Ekimen gehienak osasun-produktuen fabrikazioarekin eta banaketarekin lotuta egon dira (% 52,54), eta, bigarrenik, elikadurarekin lotutako ekimenak (% 20,34).
Nabarmentzekoa da ekimen solidario horiek 5 milioi euro baino gehiago eman dituztela laguntza ukigarri eta ukiezinetan.
ESKLEROSI ANIZKOITZA ESPAINIAN: ERREALITATEA, BEHAR SOZIALAK ETA BIZITZA KALITATEA
Estatuaren esparruko ikerketa proiektua, FELEM Esklerosi Anizkoitzaren aurkako Espainiako Federazioak bultzatua eta bere elkarte guztien laguntzaz zenbait autonomia erkidegotan burutu dena. Egin zen ikerketaren helburua esklerosi anizkoitza duten pertsonen partaidetza eta beregaintasun handiagoa zuzentzeko ekintza berriak diseinatzea zen, horrekin, haien bizitza kalitatearen hondamenari eta bereizkeria arriskuari aurrea hartzeko, eta baliabideen eta laguntza sistemen eskuragarritasun hobea bultzatzeko.
NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZURAKO CEE KALIFIKAZIOA ESKATZEAREN ARRAZOIZKOTASUN EKONOMIKOARI BURUZKO BALIOESPENAK
Hainbat txosten egin dira Nafarroako Enplegu Zerbitzurako, Enplegu Zentro Berezi gisa kalifikatuak izateko zenbait erakundek/enpresak Enplegu Zentro Berezi gisa kalifikatu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabideari eransten zaizkion Memoria eta Aurreikuspen Ekonomiko Finantzarioen arrazoizkotasunari buruz.
GIZARTE EKIMENEKO ERAKUNDEETARAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIEN EBALUAZIOA
KOINE AEQUALITAS Fundazioak desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte ekimeneko erakundeen diru-laguntzen ebaluazioa egin du 2017 urtean, hots, PANA Pertsonen Autonomia eta Garapeneko Nafarroako Agentziak kudeatzen duena, hain zuzen.
Gizarte ekimeneko erakundeetarako diru-laguntzen 2015 eta 2016 urteetako deialdien ebaluazioa egin da, desgaitasun arloan; horrek bi modalitate ditu: Asoziazionismoa sustatzea eta Autonomia bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programen garapena.
Egoitza Nafarroan duten gizarte ekimeneko erakundeen diru-laguntzen 2015 eta 2016 urteetako deialdiek lortutako diseinua, kudeaketa, emaitzak eta eraginak ebaluatzea zen helburu nagusia.
DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTEN PERTSONEN ZAHARTZEA ETA HONDATZEA NAFARROAKO FORU ERKIDEGOAN
Ikerketa, Plena Inclusión Navarra elkarterako egina, desgaitasun intelektuala daukan biztanleriarentzat zahartze prozesuak zein esanahi duen hobeto ulertzeko egin zen.
Gainera, desgaitasun egoeran dauden pertsonenganako hurbilketa bat ere egin zen eta, konkretuki, desgaitasun intelektuala dutenen taldeagana, euren bizitza kalitatea Espainian eta Nafarroan aztertuz.
.
FERNANDO TERÉ ENPLEGURAKO ETA PERTSONARAKO LANBIDE-ORIENTAZIOKO ESKULIBURU PRAKTIKOA IZENEKO LIBURUA BABESTEA
Koine Aequalitas Fundaziotik Fernando Teré Iriarteri lagundu diogu bere lehen lana argitaratzen: Manual Práctico de Orientación centrada en el empleo y la persona. Egileak esperientzia handia du bai pertsonei arreta ematen, bai enplegu-zerbitzu publikoetatik lanbide-orientazioko programak kudeatzen eta garatzen. Gidaliburu hau idazteko ibilbide profesional luze eta konprometituan oinarritzen da, eta gizarte- eta lan-arloko orientazioko langileentzako kontsulta-gida gisa eskaintzen da.
.
PLUSD´ACC
PLUSD´ACC proiektuak (Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen kultura-ondarerako eskuragarritasuna hobetzea) gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko truke profesionala bilatzen du, ondare artistikoaren, kulturaren eta, beraz, elementu horien bidez sortzen den turismoari.
Parte hartzen duten erakundeen esperientzia-trukearen eta jardunbide egokien bidez, bai eta gaiarekin zerikusia duten lurraldeetako profesional, aditu eta erreferentzia-erakundeen ekarpenen bidez ere, ondare artistikoaren, kulturaren eta turismoaren eskugarritasun-zailtasunak aztertu eta sakonduko dira, baita ere oztopoak kentzeko erabil daitezkeen tresna eta metodologiak eskura izatea ere
.
.
YO TAMBIÉN PUEDO
Nafarroan desgaitasun intelektuala duten pertsonen prestakuntzaz eta enpleguaz dauden baliabideen web orria.