Zerbitzuak
Sorospen zerbitzuak
- Lan Orientazioko Zerbitzua.
- Profesionalen Lan-berritze Zerbitzua.
- Etorkinen Gizarte eta Lan Integrazioko Zerbitzua.
- Landa Ingurunean Birpopulatzeari Laguntzeko Zerbitzua.
Proiektu kudeaketa
- Proiektu kudeaketa: diagnostikoa, diseinua, egitea eta ebaluatzea.
- Proiektuen diseinua/idazketa.
- Berariazko finantzaketa eskaeretarako aholkularitza.
- Aurretiazko diagnostikoa / erdiko edo azkeneko ebaluazioa.
- Gizarte-eraginaren ebaluazioa.
- Gizarte ekintzailetza / Bideragarritasun planak.
- Lehiaketa publikoak eta lizitatzeak prestatzea.
Ezagutzaren kudeaketa
- Ikerketa aplikatua.
- Dokumentu teorikoak argitaratzeko eta idazteko aholkularitza teknikoa.
- Prestakuntza espezializatua gizarte erakundeen kudeaketaz eta egoera ahulean dauden taldeetan esku hartzeaz.
Antolakunde garapena
- Kudeaketa estrategikoa.
- EFQM kalitate eredua ezartzeko laguntza.
- Funts bilaketaren plangintza.
- Proiektu berritzaileak.
- Aukera berdintasun eta uztartze planak.
- Euskara planak antolakundeetan.
- Komunikazio planak.
-
Kanpo kudeaketa / Kudeaketa kanpora ateratzea.
Egindako lanak
NAFAROAKO GOBERNURAKO TELEFONO ARREKO ZERBITZUA
Urte batzuetan, 2015 eta 2017 bitartean, KOINE AEQUALITAS Fundazioa Eskubide Sozialen Departamentuaren informazio eta telefono arretako zerbitzua ematen ibili da, hau da, sarrerako deiei erantzutea, irteerako deiak egitea eta informazioko laguntza lanak.
FAMILIA UNITATEEN AHALMEN EKONOMIKOAREN BALIOESPENA
2012 eta 2015 urteen artean, KOINE AEQUALITAS Fundazioak Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziarako familia unitateen ahalmen ekonomikoaren balioespenak egin ditu, per capita errenta, ondare higigarri eta higiezina eta balioespen ekonomikoa, eta eskualdaketa izan dezaketen eskubide errealak aztertu eta balioesten duten txostenak prestatuz.
ELKARGOKO MEDIKUEN ANTOLAKUNDEAREN GIZARTE BABESEKO FUNDAZIORAKO ARRETA SOZIALEKO ZERBITZUA.
KOINE AEQUALITAS Fundazioak medikuen gizataldea eta euren familiak artatzen ditu orientazio sozialeko, psikologikoko eta nutrizioari buruzko gaietan.
Gainera, mendekotasun egoeraren balioespen zerbitzua eskaintzen da, non erakunde publiko eskumendunen ebazpenak Arreta Sozialeko Sareak egindako balioespenekin osatzen diren.
BERDINTASUN PLANAK PRESTATZEA ERAKUNDE SOZIALETAN
KOINE AEQUALITAS Fundazioak gizarte antolakundeetan zenbait berdintasun plan lantzeko laguntza teknikoa egin izan du, besteak beste nabarmentzekoak dira:
- UGT CATALUNYA (KATALUNIAKO UNIÓN GENERAL DE TRABAJADORES SINDIKATUA)
- ATADES HUESCA (DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTENEN TUTORETZA SOROSPENEKO ELKARTEA)
- ASPANIAS BURGOS.
GIZARTE ERAKUNDEEN DIRU-LAGUNTZA ESKAERAK AURKEZTEKO LAGUNTZA TEKNIKOA
KOINE AEQUALITAS Fundazioak diru-laguntza publiko nahiz pribatuak eskatzeko eskabidea prestatzen lagundu die zenbait antolakunderi, bestak beste nabarmentzekoak dira:
- ADISCO
- Niños del Chocó elkarte humanitarioa
- Ibili