Misioa, Ikuspena eta Balioak

Misioa

Koine-Aequalitas Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, herritarren eta bereziki desgaitasun, mendekotasun eta/edo gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen bizitza kalitatea hobetzen, horien gizarte garapenean eta horien aukera berdintasunean diziplinarteko ikuspegitik lan egiten duena.

Ikuspena

Dauden beharrei erantzunik eraginkorrena ematen dien erakunde gisa hartuak izatea jarduera eremu bakoitzean, eskura dauden baliabideak optimizatuz, jokabide etikoz, berrikuntzaren bidez, sinergiaz eta proiektu eta zerbitzuen iraunkortasunaren bitartez.

Balioak

Fundazioaren jarduera identifikatzen, orientatzen eta erabakitzen duten BALIOAK edo uste osoak:

  • Pertsonaren duintasuna errespetatzea, pertsonaren izaera osoa eta bere inguruabar indibidualak, bere erantzukizuna eta pertsonaren beraren erabakimena errespetatzea.
  • Pertsona guztien berdintasunaren alde eta egoera ahulenean dauden pertsonen eskubideak bultzatzearen alde.
  • Konpromisoa gugan konfiantza duten pertsonekiko eta laguntza lanak eskatzen dizkiguten antolakundeekiko.
  • Elkarlana eta sare lana, beste antolakunde batzuekin sinergiak sortuz, helburu komunen mesedetan.
  • Profesionaltasuna, gu egunean mantenduta edozein gauza berri dela eta, gure arduraldian txintik ere kendu gabe eta gure jardueran eraginkortasunik handiena bilatuz.
  • Berrikuntza eta hobekuntza etengabearen bila, eta elkarlanak eta sare lanak eskatzen duen desafioaren bila.